XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo goizean, egunsentiarekin batera jaiki eta errekara joan ziren aurpegia freskatzera.

Ondoren eguzkiari begiratuz burua luzatu eta AUUUuuUUuUuUUUU oihu luze bat bota zuten bost otsoek.

Xikerrek ere otsoek egiten zutena egin nahiez, oihu bat bota zuen eta denak algaraka hasi ziren.

Baina ez pentsa horren gaizki irten zitzaionik! Ezetz zuk hobeto egin!.

Gero eguzkitan etzanda egon ziren ordu pare batetan.

Berriro ere beltzak egongo dira otsoak, alajaina!.

Eguerdi aldera, piztiaren bat ehiztatuko ote zuten edo, buelta bat eman zuten baina ez zen suerterik egon.

Eskerrak oraindik zuloa nahiko betea zegoenik! Bazkaldu, arratsaldean berriro ehizera eta afal ondoren lotara. Horrela zihoazen egunak.